Egia esan… ez dakit lo egin nuen ala ez. Ez dut gogoratzen… ,baina orain dagoeneko horrek ez du garrantzirik.
Bidean geundela, nire senak arriskuez ohartarzi zidan eta ni, horri arrazoizko irtenbide bat bilatzen ari nintzen bitartean nire garuneko bazter batetan, beharbada, momentu horretan gertatu zen. Hori da alpinistak garenok, esna gauden bitartean, egiten dugun ariketa. Arazoei irtenbide bat topatzen saiatu izan ez banintz, ez nukeen ezer arrotza sumatuko…
Momentu onirikoa izan zitekeen; goizean nire begiak zabaltzerakoan, bertan grabatuta gelditzea bizipen hura, irreala izan arren, benetazkoa izango balitz bezala bizi nuen, ametsa eta errealitatearen artean dagoen aurkitu ezinezko marra gainditu zuelarik…
Lehenago ere gertatu zitzaidan, eta batzuetan seinalea hain zen itzela, egun horretan eskalada egiteari uko egiten niola. Beste kide batzuengan ere ikusi dut, igoera hasteko momentuan, atzera bota direla “gaizki sentitzen zirela” argudiatuz.
Beste batzuk zuzenean onartzen dute: “Nahiago dut ez igo, gaur zortea ez daramat nirekin” edo “ Ez dakit zer gertatzen zaidan” edota beste erantzun batzuk, baina denak ia berdina esan nahi zutelarik, hau da, ez edukitzea argi, igoera horretan beren bizitza arriskatu nahi zutela.
Eta gertatzen da. Zin dagizuet, gertatzen dela! Batzuk pentsatu dezakete arriskua ez dagoela beraien menpe eta “mezua edo seinalea” gutxietsi ondoren, beren zantzuak alde batera utziko dituzte. Eta pairatu ezean, bere gaitza saihestuko dute.
Beste gauza bat izango litzateke, zorigaiztoko iragarpena beteko balitz.
Sentimendu hau alde batera uztea lortzen denean, igoeran aurrera egin ahala, urduritasun puntu hori atzean gelditzen joaten da eta gero, gailurrera iristen bada bidean ezer gertatu barik, “gainditzeaz” hitz egingo da; gauza ezezagun horrekiko beldurra gainditu delako, ia gizaki orori atxikiturik dihoan ikara…
Zientzialari ezagun batzuk, frogatu zuten beldurra mekanismo natural bat dela, gorputz fisikoaren defendatzaile, hurbileko beldur baten aurrean hobe dokumentatuta dagoela diote. Seinale hori hor dago, baina ez die denei modu berean eragiten. Hori oso ondo dakigu alpinistok… Nik, orain, badakit.
Gaur goizean jaikitzerakoan –ez dakit oso ondo esna nengoen ala ez-, “pinpilipauxek” beren dantza hasi dute. Gosari arina egiten ari nintzen bitartean, nire barnean hegoei eragiten zieten, irensten uzten ez zidatelarik eta berdin, mendi-aterpeko atean, nire botak eta kranpoiak lotzen nituen bitartean, egunsenti hotzaren azpian.
Gero, eguzkia gailendu zenean, lepidepteroak urrundu ziren. Hori bai ironia! Argia maite duten horiek, egun berria jaio zenean, nire zentzumenetan hil ziren –pletorikoak!-. Hori orain gogorarazteak, gertatutako guztia pasa ondoren, zertxobait indarberritzen dit…
Elur gogorrak lagundu zidan nire kranpoiak ondo koskatzea glaziarreko aldapa makur hartan, nire pausu bakoitza finkatuz. Laister gainditu genuen mendia babesten duen barrera harritsua eta elurrez beteriko zelai bat ireki zen; bertan agertu ziren beldurrak konjuratzeko saihestu behar genituen pitzadurak eta “serac”-ak; gure ekintzen menpe ez daudenak eta beraiek bakarrik askatzen direnak. Azkar igotzen ari ginen eta dena behar bezala zihoan. Jaisten hasi nintzen, igotzen ari ginen mundu laiotz hartara argia ekarri zuen lerroa ezin hobeto mugarrituz… eta bat-batean gertatu zen…
-Higidura makala areagotzen joan zen. Lur-jausiak bolumena eta abiadura hartu zuen, eta bere indarra pairaezina bihurtu zen. Dena ilun zegoen eta presarekin zetorren olatu txuri horren barrunbaren artean, garrasi egin nuen: Montxoooo! Mikeeeeel!...
Baina ezinezkoa izan zen zerbait egitea…
|
Patxi garrasika hasi baino lehen entzun nuen… klak! isil bat eta aldapatik arrastraka zihoazten izotzezko zatien “tintin” leun batek erne jarri zidan. Sentitu nuen zurizko elementu hura limurtzen ari zela, baina ez nintzen kezkatu, uste bait nuen elurrezko kapa ahul hura bertan geldituko zela. Niregan konfidatuz, pentsatu nuen ahi txuri hura gaindituko zidala eta ni hor geldituko nintzela, nire pioletari atxikituta…
Oker nenbilen. Berehala ikusi nuen elurrezko masa nola handitzen zen, bere gaineko izotzezko kapa pitzatuz eta itsaso izoztu hartatik eramana izan zen, berrogeita hamabost graduko makurdura zuelarik.
Ez nuen kontzientziarik gertatzen ari zenaren inguruan. Nire alpinista adimenak uste zuen dena kontrolpean zegoela… Baina aldi honetan, ez zen horrela izan.
Badakit egoera hauek arrisku baten onarpena eramaten dutela inplizituki, eskalada bakoitzean, automatismoekin, nork bere gain hartuz. “Kontrolezko” jarrera guregan leheneratzen da behin eta berriz, egoera guztiak menpean edukitzea bilatuz, mugimendu txukun eta ikasien bidez… Hori da teknika.
Jakinaren gainean nago, bere egitezko zuzen eta seguruaren menpe daudela alpinistak pausu bakoitzera orientatzen duten pizgarriak; buru-lan jarraia eta automatikoa, aintzatespena, onartzea eta betearaztea suposatzen duena. Horrelakoa da jolasa… bat-batean hutsegitea egiten den arte: nekearengatik, hanka-sartzearengatik edo trebakuntza nahikoa ez edukitzeagatik. Errealitatean, hain da sinplea eta konplexua aldi berean…
Eta gertatu zen… Gutako bat, ez dakit nor, xafla apurtu zuen, elur-jausia eraginez. Nire kasuan, arreta galdu nuen arratsaldeko paranoia horrekin, izan ere, benetan, ez nengoen ez nekatuta eta ezta ere ez neukan esperientzia falta mendi horretatik igotzeko, lehenagotik ibilbide bera egina bait nuen. Dena oso azkar igaro zen eta ustekabean harrapatu zidan…
Ez dute erantzuten.
Patxi kezkatua dirudi nire egoerarengatik, baina ni ondo nago, deskantsatu nahi dut, besterik ez. Mikel nire alboan dago eta ahal duen guztia egiten du ni zutitzeko eta bere atzetik jarraitzeko, baina… ez dut nahi… eta mina sentitzen ez dudan arren, logurak jota nago…
Badakit erorketa ez dela makala izan… Masa txuri eta astun hurak arrastraka neramala ohartu nintzenean, kasu hauetarako mendi literaturak gomendatzen dituen mugimenduak gogoratu nituen: “elur-jausien gainazalean irautea funtsezkoa da…”; baina liburu horietan ez dena kontatzen da, gainazalean denak laztasun handiagoa eskuratzen duela eta behar bezala konturatzen zara, labaintze geldiezinaz; norantz nindoan eta ze aukera gutxi zeuden amildegiruntz zegoen tranpolin horretatik ez jausteko. Dena, hain… azkarra eta sahiestezina izan zen…
Behin kontatu zidaten istripua sortzen denetik, alpinistak arriskuaren benetako kontzientzia hartzen duen arte, iragaite denbora minimoa izan daitekeela. Baina nire kasuan ez da horrela izan. Baita ere bigarren fasea saltatu nuen, non, lekuko batzuen arabera, arriskuaren hautemate eta onartzetik hasita, porrotaren aintzatespena arte…. bizipenak ez diren azaleratzen.
Aitortzen dut inongo momentuan ez nuela pentsatu gaizki buka zitekenik. Ezta ere ez nuen konortea galdu. Erorketaren prozesua osoa bizi nuen ikaragaitz, baina ez nuen eduki ez beldurrik eta ez kezkarik, sinpleki, gertaerarengatik eramaten utzi nintzen. Zerbait irreala iruditu zitzaidan, amets bat bezala, baina ezta ere amesgaizto bat; soilik espero nuen dena gertatzea ni ikusle huts bat izango banintz bezala…
Esaten dute altura handi batetik erortzen dena, errealitatea bizitzeaz uzten duela konortea galtzen duen arte. Modu horretan, esnatzen denean, –bizirik irtetzea lortzen badu- usteko du amestu duela, honela trauma bat agertzea eragotziko zaiolarik, justifikatuz, istripu bat izan duen alpinista batek, erorketa larri bat eta gero, berriro ere mendiak eskalatu ditzazkela. Adituek diote amiltzea traumatikoagoa dela aurrez aurreko lekukoentzat, jasaten duenarentzat baino; eta erori denak uste badu saihets dezakeela heriotza edo ez, aukera izango duela hori gerta dadin edo ez, azkenean litekeena dela salbatzea, haren zauriak gorabehera. Bere momentuan hori iruditu zitzaidan, Espainiako esaera zaharraren “ mientras hay vida, hay esperanza” egokitzapen zientifiko bat zela, baina gaur, niretzako, sinesgarritasun dexente dauka…
Zauritua egon behar naiz, amildegira egindako saltoa handia izan delako, nahiz eta, ez dakidan zenbat… ezta iraun duen denbora ere…
Paretan ateratzen zen harroka baten aurka golpe bortitz bat nabaritu nuen, nire aurretik pasa zen, bideojokuetako borroka egiteko hegazkin baten hegaldi bat bezala… Golpearen soinua entzun nuen, baina ez nuen minik sentitu eta inpaktuaren soinu opakua salbu, salto guztian zehar erabateko isiltasuna egon da.
Amildegira jausi nintzen abiadura bizkorra izan zen arren, ez nuen zentzumena galdu. Ni bezala, salbatu diren beste batzuk kontatzen dute, ikusi zutela beraien aurretik bizitzako irudi guztiak pasatzen; jaiotza momentutik kontatzen hasita, momentu aktualerainoko irudiak arte. Baina nik ez dut ezer ikusi. Nire adimena okupatuta egon da, iritsiko zen inpakturako prestatzen. Saiatu naiz kalkulatzen ibilbidea eta iristeko puntua. Hori zen niretzako benetan garrantzia zuena! Hasieran, saiatu nintzen erremediorik gabekoa gelditzen, baina amildegiko petrila iritsi zenean eta saltoan, haizea nire gorputzaren azpian gelditu zenean, orduan kezkatzeari utzi nion. Hilko nintzela pentsatu nuen eta jakin nuen ezin zela ezertxo ere egin hura saihesteko… Harriegarriena da, beldurrik gabe onartu nuela egoera hura eta momentu horretatik aurrera, dena lasaitasun osoz kalkulatu nuen.
Uretara erortzean, igeri egiten jakin ala ez, besoak mugitzen dira ez itotzeko; suak erretzen badigu, berarengandik ihes egiten saiatzen gara, txingarrak baztertuz; soldadu bat guda batetan zehar, metrailaren aurka babesten da, lubakian uzkurturik… Baita ere, animalia basati baten aurrean, bere basatasunetaz ihes egiteko, oin eta eskuekin borrokatzen da. Eta honela, kasu guztietan, norbera saiatzen da zerbait sendora heltzen, salbamendu bat suposatzen duena, edozein motatakoa dela ere… Baina hegan egiten zaudenean, badakizu airean ez dagoela ezer heltzeko eta norberak onartu behar du saihestuezina eta ezinbestekoa.
Beranduago, elurrezko aldaparen aurka talka sentitu nuen, eta ezta ere ez nuen minik nabaritu. Oraingo honetan ez nuen inpaktuaren soinua entzun, bakarrik nire gorputza, guztiz leher eginda, orain aurkitzen naizen iluntasun honetan erori baino lehen labainduz.
Mugimenduaren zurrunbiloa geldituz, momentuan sentitu nuen nire senetik zihoan odol jariakortasunaren epeltasuna. Badakit zaurituta nagoela, baina minaren ausentziak ez dit uzten larritasuna kuantifikatzen.
Jende mugimendu handiagoa sentitzen dut. Imajinatzen naiz, niri hemendik ateratzeko etorri direla. Mikelek behin eta berriz esaten dit altxatzeko eta berari jarraitzeko. Arinki astintzen dit, baina nik daukadan bakarra logura da… logura handia…
Egia izan behar du Amerikako ikertzaile horren teoria, honek baieztatu zuen pertsonen nerbio-sistema limitezko egoeretan dagoenean, oraintxe bertan bizi duguna bezalakoa, morfinaren antzeko sustantzia batzuk sortzen dituela, mina leuntzen dutenak eta zoriontasunezko sentimenduak eragiten dituztenak; shock maila, erorketan zehar hiltzeko arriskuaren inguruko kontzientziaren menpe egongo da.
Gutxienez ez naiz erori alpinismo klasikoaren klixeetan, eta zin egiten dut inori ez diodala kontatuko “nire bizitza nire aurretik pasa zela”. Beti esan izan dut mendian hiltzen dena, ez dela heroi bat bezala hilko, baizik eta ergel baten antzera, izan ere, sokak lotu behar genituenean, ez genituen lotu eta seguru lotutak egongo bagina, Patxi, lur tinkoan aurkitzen zela, ahi txuri hartatik ez erortzea lortuko zuela.
Eguzkia izango da, aurkitzen garen tokiraino eguzki izpi ahul bat iristen delako, baina ez dut bere berotasuna sentitzen. Denbora bihozgabe igarotzen da…
Ez daukat presarik… Ondo nago… Patxi, han goian, nahigabetzen jarraitzen du eta Mikelek insistitzeari utzi dio. Bere argia nola urruntzen den sentitzen dut… Ez zaitez joan Mikel, itxaron! Uste dut ni ere zurekin joango naizela…
Badirudi iluntasun lasai honek oroitzapen guztiak borratzen dituela nire burutik, gertatutako guztia, naizen guztia… izan naizen guztia…. Baina ondo nago…
Orain, ematen du argia niregana itzultzen ari dela iluntasunetik zehar… ahots itzali baten xuxurla entzuten dut, esaten didana… Banoa Mikel, banoa….
-Montxo! Esnatu zaitez arraiopola! Berandu egingo dela eta laister eguna argituko du.
-Zer? Zer pasatzen da?
-Berandu da. Altxa zaitez.
Argi espektrala “frontal” sinple batetan bilakatuz, Mikel ikusten dut tarteko oineko ilunantzaren artean. Beraren inguruan, linterna urduriek erdi lo dauden gorputzak argitzen dituzte, lumatxa epeletik atera gabe, arropa jartzen ahalegintzen direnak. Aterpetxea mendiko zaratarekin esnatzen da. Lurzoru urkian bota batek errebote egiten du eta irri batek esfortzu bat egiten du, alferrik, itoa izan dadin. Goizaldean bizitzara itzultzen naiz, nahiz eta, ez dakidan oso ondo indarberrituta nagoen. Nire motxila begiratzean, ez dut zalantzarik egiten, eta gaur atsedenaldi bat ematea erabakitzen dut.
Ez da tematu; begiradarekin ulertzen du; irmo begitantzen zait: izan bidea bizkortu eta ordutegia betetzeko, edo hortzak, eremu malkartsu eta zail bat gainditzeko. Mikelek oso ondo ezagutzen dit eta Mekanoren abesti bat gogoratzean, “hoy no me puedo levantar…” errezitatu diodanean, igoera amaitutzat jo du. Ez kexarik, ez gaitzespenik, ez galderarik. Patxik ere ez zuen ezer esan. Lagunak baino gehiago dira: “kordada” lagunak dira! Badakite nire begietan, nire arimaren egoera kezkatsua ikusten, eta isiltasunean, alde egiten dute.
Gela komunitarioko leihotik begiratzean, glaziarraren gainean, kranpoiak ikusten ditut, martxan dauden “kordadak” salatzen didatelarik. Elur argilunaren gainaldean hiru argi izpik, gauean zehar, marraztuz doaz egun berriaren koloreak. Beraiengatik beldur naiz, nahiz eta, beharbada ez dagoen horretarako arrazoirik seinale gabe eta azkenean, gailurrera iristen direnean, beraien gainditzearen inguruko istorioan orrialde berri bat idatziko dute. Zeinek daki?...
Alpinismoa larrosez eta arantzez beteriko bide baten aukera askea da, bizitza bera bezala; negarra eta irria helduko du, gozamena eta mina, beldurra edo zentzumenen gozamena.
Beti… gurea izango da hautaketa. Huts egin edo asmatzen dugunaren menpe egongo da gure etorkizuna, guztiz pertsonala delako gure patua, sen bera bezalakoa…
Eta nireak gaur esan dit, ez nuela zentzumenekin jolastu behar. *** |